XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kolonbiako bake negoziazioen aurretiko topaketak burutzeko Nafarroa hautatzeari buruzko galdera

FORU DIPUTAZIOAREN ERANTZUNA

Biltzarreko Erregelamenduko 112.1 artikuluan ezarritakoa betez, Juan Cruz Alli Aranguren Foru Parlamentario jaunak Kolonbiako bake negoziazioen aurretiko topaketak burutzeko Nafarroa hautatzeari buruz egindako galderaren erantzuna, Foru Diputazioak emana, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin agindu da.

Galdera hori 1998ko apirilaren 14ko 25. zk.ko Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Iruñean, 1998ko apirilaren 24an Lehendakaria: Mª Dolores Eguren Apesteguía

ERANTZUNA

Nafarroako Demokraten Elkargunea Parlamentuko Taldeko Juan Cruz Alli Aranguren Foru Parlamentario jaunak galdera egin du Kolonbiako bake negoziazioen aurretiko topaketak burutzeko Nafarroa hautatzeari buruz.

Hona Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Kontseilariaren erantzuna:

1.- Egia al da informazio hori?

Ez. 1998an komunikabideetan azaldutako informazioak, COLPISAko iturriak aipatzen zituena, Nafarroako Gobernuz Kanpoko hiru Erakunde eta Nafarroako Gobernua, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamenduaren bidez, antolatzen ari ziren Kolonbiako Bakearen aldeko Nazioarteko Topaketa itxuragabetzen zuen; izan ere, topaketa hau ez baitzen ELN gerrilari-taldearen eta Kolonbiako Gobernuaren arteko inolako "negoziazioa", mota askotako taldeak biltzen zituzten lan-saio batzuk baizik (Kolonbiako bake-prozesuan zerikusirik duten gizarteko alderdi guztiak gonbidatuta zeuden: Kolonbiako Estatuko erakundeak, erakunde zibilak, erakunde erlijiosoak eta talde matxinatuak), ondoko helburuak lortzeko: